Energia Kontzientziarekin programa Repsol Fundazioaren ekimena da eta D.B.H-ko 3º eta 4º mailako ikasleentzat zuzendurik dago. Energia-eraginkortasunaren mundua esparru akademikora gerturatzen du, prestakuntza zentroetan energia auditoretzaren simulazioaren garapenaren bidez. Ikerkuntza, ahalmen sortzailea eta talde lana sustatzen ditu.
Energia modu eraginkorrean erabiltzeari buruzko tailer batzuen bidez, prestakuntza eskaini nahi zaie ikasleei eta irakasleei, beren eguneroko bizitzan energia modu arrazional eta eraginkorrean erabiltzeko ardura har dezaten. Jardunaldi batean zehar, jardueran parte hartzen dutenek Petronorren eta Repsolen langileak diren boluntarioen laguntza izaten dute, zeinek atzo izan zuten prestakuntzarako saioa Muskizko findegian bertan. Saio horretan tailerretan erabiltzen diren materialak eta bere garapena zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.
Prestakuntza amaitu ostean, boluntario hauek hezkuntza zentroetara gerturatuko dira martxoan tailerrak egiteko. Ekintza hauekin auditoretza energetikoa nola egiten den erakusten zaie ikasleei, baita beraien eskolan energia-eraginkortasuna areagotzeko aukerak identifikatzen irakatsi ere. Gainera, ikasleek Energia Kontzientziarekin Lehiaketan parte hartu ahal izango dute, non beren auditoretza energetikoaren emaitzak aurkeztuko dituzte, irakas-gunearen gastuetarako dirulaguntza lortzeko aukera izanez.
Edizio honetan, Energia Kontzientziarekin programa Bizkaia, Tarragona, Murtzia, Coruña, Ciudad Real eta Madrileko 34 zentroetan garatuko da.
Argazkiak, hemen.