Petronor, berdintasunarekin konprometiturik

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Petronorrek genero aniztasunarekin duen konpromisoa sendotzen ospatzen du.

Etorkizuneko erronkei aurre egiteko ezinbestekoa da lan merkatuan emakumeen erabateko barneraketa, aukera berdintasunean, bereziki oso aldakorra den testuinguru global honetan. Eta, garrantzitsuagoa da oraindik energiaren sektorean, zeinetan emakumeak bertan lan egiten dutenen %10a baino gutxiago dira.

2016an Petronorren langileen %15a ziren emakumeak eta, findegiak urtero ematen dituen, LH bekez interesatzen diren neskak %10a dira. Zuzendaritzan ez dago emakumerik, hala ere Administrazio Kontseiluan %26a dira.

Konpainiaren jarrera materia honetan kontziliazioa sustatzea, genero berdintasunaren inguruan sentiberatzea eta erantzukizuneko lanpostuetan gizon zein emakumeen partaidetza orekatzea helburu duten neurrietan islatzen da. Neurri hauek, 2015eko apirilaren 22an sinatu zen,  Petronorren Berdintasun Planean bildurik daude eta Findegiaren Berdintasun Batzordeak defendatzen ditu.