Aldundiak eta Petronorrek Enplegu Anezka bat abiaraziko dute Meatzaldean

Teresa Laespada, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua, eta Jose Ignacio Zudaire, Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria.
Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Petronorrek –40.000 euro besteko dirulaguntzaz– Enplegua eta Ekintzailetza bultzatzeko Anezka berri bat abiaraziko dute Meatzaldean udaren ondoren. Aldez aurreko izen-emateak DEMA Enplegua eta Ekintzailetza Sustatzeko Foru Agentziaren bitartez aurkeztu ahal izango dira (www.dema.eus / 94 418 90 55).

Hogei bat pertsona aukeratuko dira enplegua sustatzeko ekimen honetan parte har dezaten. Prozesuak bost hilabete iraungo du, eta launa orduko lan-errutinak izango ditu, asteko lau egunetan, jarduera osagarriei zuzendutako denboraz gain.

Bizkaian 11 Enplegu Anezka sortu dira programa iazko urte hasieran abiatu zenez geroztik, eta horietan 220 pertsona inguruk parte hartu dute guztira.