Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru diputatuak, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariarekin batera, Muskizko Enplegu-Anezka bisitatu du gaur goizean, findegiaren laguntza finantzarioaz eta DEMA Enplegua eta Ekintzailetza sustatzeko Foru Agentziaren kudeaketaz abiarazi dena. Jose Ignacio Zudairek Petronorrek auzokide ona izan nahi duela aipatzeaz gainera, mota honetako ekimenean parte hartzea “enpleguaren arloan auzokideengan zerbait egiteko aukera ona” dela esan du, “gainera ikuspuntu berritzaile batetatik”.
Anezka honi esker, eta jarduera-aldia amaitu gabe duen honetan, aipatutako zortzi lan-munduratzeak lortu dira dagoeneko, hasierako 20 parte-hartzaileen artean. Zentzu honetan Teresa Laespadak hurrengoa azpimarratu du: “honek funtzionatzen du. Bizkaian garatu ditugun Anezketan izandako esperientzien arabera, pertsonen lan-munduratzeko kapazitatea handitzen da eta Anezketan parte hartzen dutenen %60a lan merkatura ateratzen da”.
Muskizko Enplegu-Anezka hau da Meatzaldean abiarazi den bigarrena (aurrekoa Trapagarangoa da), eta honen funtzionamendua, gainekoena bezalaxe, Santa Maria La Real Fundazioak asmatutako metodologian oinarrituta dago. Hogei bat pertsona aukeratu zituzten enplegua berraktibatzeko ekimen honetarako, eta bost hilabeteko prozesuan, eguneko lau orduko errutinak hartu zituzten, asteko lau egunetan, jarduera osagarriei eskainitako denboraz gain.
Prentsa oharra, hemen.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.