El Pobaleko Burdinolak antolatua, bisita eguerdiko 12:00etan hasi zen eta ordu eta laurdenean zehar bertaratutako guztiek ezagutu zuten Erdi Aroko gotorleku honetan bizi izan ziren pertsonaien une kritikoenak, Juana Butroikoa eta Lope Gartzia Salazarren kontuak entzunez.
“Oso pozik gaude esperientziak izandako arrakastaz. Bisitariei Muñatoneseko Salazarren historia gerturatzeko beste modu bat aurkitu dugu. Juan Manuelek ikuskatutako irizpide historiko zehatzaz, baina Bego eta Joaquinen jariakortasun eta antzerki presentziaz. Bagenekien Muñatones, Salazar eta Butroitarrek kontatzea eta antzeztea merezi zuen iragana zutela, baina ekimen honek konfirmatu digu. Europako Ondarearen Jardunaldietan, urrian, berriro errepikatu nahi dugu”, esan du Silvia Rubio El Pobaleko Burdinolaren gidak.