Erregea izan da ekitaldiko buru, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Emiliano López Atxurra Petronorren Presidentea aldean zituela.
Erregeak bertatik bertara ezagutu ahal izan du duela zenbait hilabete abian jarri eta gaur ofizialki inauguratu den Kontrol Gela. Kontrol gela berri honi 39 milioi euroko inbertsio berriak gaineratu behar zaizkio, Ingeniaritza eta Garapena, Mantenimendua eta Fidagarritasuna, Segurtasuna, Ingurumena eta Kalitatea sailei zuzenduta, nagusiki.
Emiliano López Atxurrak esker ona adierazi die honainoko bidea jorratzen lagundu duten guztiei, eta haren esanetan, “iragana aintzat hartzen dugunez gero, solidarioak izan nahi dugu etorkizuneko belaunaldiekin. Gure aurrekoak izan zirelako gara, eta zer garen izateko gai bagara, ondoren etorriko direnak ere izango dira. Jasotako herentzia kudeatu eta beste 50 urtetara zabaltzeko erantzukizuna dugu. Geure eginbeharra da, osagai guztiak baititugu: prestatutako pertsonak, gaitasun teknologikoak, ikuspegi estrategikoa, adorea eta etorkizun-gosea. Ez dugu aitzakiarik ilusioa berriz ere ez suspertzeko”.
300 pertsona baino gehiago bildu dira gaur, 1968an inauguratu zenez geroztik, Estatuko findegirik handiena bihurtu denaren bost hamarkadako ibilbidea ospatzeko. Petronorrek 90 milioi euro inguru inbertitzen ditu urtero Muskizko instalazioetan teknologia garatzeko, lehiakortasunari, energia-eraginkortasunari zein produktibitateari dagozkien kotarik altuenetara iristeko asmoz, ingurumen eta segurtasun arloetako neurririk zorrotzenaz betetzeaz gain.
Prentsa Oharra, hemen.
Emiliano López Atxurraren agerraldia, hemen.
Argazkiak, hemen.