Repsolek eskola-jazarpenari aurre egiteko lehiaketa abiarazi du

Eskola-jazarpenari aurre egiteko lehiaketa.
Lehiaketa www.boxrepsol.com webgunean zabaldu da urriaren 29ra arte. Epealdi honetan, Estatuko ikastetxe guztiek parte hartzeko aukera izango dute, eskola-jazarpenaren aurka konposatutako kantu baten bideoa igorriz.

Urriaren 30ean, jasotako bideoen artean bozkatzeko epea irekiko da. Boto gehien jasotzen dituzten 10 bideoak izango dira finalistak. Epaimahai batek horien artean aukeratuko du irabazlea eta honek Repsolen MotoGPko pilotuak izango ditu bisitari ikastetxean.

Informazio guztia, hemen.