Alfonso Fernández eta Saioa Elaso Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazle bilakatu ziren atzo, Muskizen. Froga herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXVIII. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 6. Oroimenarekin batera antolatu zen, 1200 korrikalari inguru bilduz.
Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketa Muskizen antolatu zen atzo; bertan gizonek 5.700 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 4.600m-koa. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Saioa Elaso izan zen garailea, Miren Eguzkiñe Aspiazuren eta Ángela Tejedorren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Alfonso Fernández muskiztarrarentzat izan zen, bigarrena Igor Garciarentzat eta hirugarrena Sergio Mijancosentzat.
San Juan Plazan ere Muskizko Eskolen Arteko Krossaren XXXVII. Edizioa izan zen. Adina guztietako umeak hartu zuten parte, pre-benjamin, benjamin, hasiberri, haur eta kadete kategorietan.
Argazkiak, hemen.