‘Ikuska 3’, izen bereko dokumental sailaren hirugarren zatia izan zen, 1979an egindakoa. Garai hartako Euskal Herriaren berri ematen du, eta euskarazko ekoizpenak posible zirela erakutsi zuen aro politiko berri baten hasiera hartan. ‘Axut’, aldiz, 1976an egin zen, eta José Mari Zabala artista esperimentalaren estraineko lana da. ‘Zirku metafisikoa’ landu nahi izan zuen, euskal errealitatearen hainbat kontuz jarduteko.
‘El espíritu de la colmena’ (1973) arrakasta beteko filma izan zen, Donostiako Zinemaldiaren Urrezko Maskorra irabazterainokoa. Gerra Zibilaren ostekoak islatzen ditu, helduen frustrazioak eta Frankenstein munstroarekin ametsetan egiten duten bi neskatxaren gorabeherak.
Azken hau hilaren 25ean egongo da ikusgai 17:30etan, eta bi egun beranduago 19:30etan. Aurreko biak, aldiz, 19:30etan eskainiko dituzte urtarrilaren 25ean, eta 17:30etan hilaren 27an.