SOLES GUÍA REPSOL BERRIAK DONOSTIAN BANATUKO DIRA OTSAILAREN 25EAN

Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismo sailburua, Juan Navarro Repsolen Komunikazio arduraduna eta Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotzia, akordioa sinatzen.
-Repsolek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2021 arte Soles Guía Repsol banaketa-ospakizuna Euskadin egin dadin. Ekitaldira Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua eta Ernesto Gasco Donostiako alkarteorde eta zinegotzia bertaratu ziren, eta Guía Repsoletik, berriz, Juan Navarro Komunikazioko zuzendaria eta María Ritter Guía Repsoleko zuzendaria.

-Guía Repsolek 40 urte beteko ditu Donostian gala handi batean. Bertan izango dira saritutako sukaldari guztiak eta dagoeneko Guía Repsoleko hiru eguzki dituztenak.

-Ekitaldia datorren otsailaren 25ean egingo dugu Tabakaleran, Donostian, hor sortu baitzen euskal sukaldaritza berria, artean bizi-bizirik dirauten printzipioei esker: sukaldaritza tradizioak berreskuratzea, produktuen benetakotasuna, eta berrikuntza.

-2019an, Guía Repsolek 40 urte bete ditu, eta erreferentzia bat da Espainiako tokietako gastronomiari kalifikazioa jartzeko orduan. Bada, aurten edukian zein formatuetan Guía Repsol berrituta datorrela ere ospatuko dugu.

-Etapa berri honetan, Guía Repsolek bere bertsio digital berriak aurkeztu ditu webgunean eta aplikazioetan, turismo eta gastronomiako joera berrietara egokituta. Guía Repsoleko aplikazioa parerik gabeko plataforma da merkatuan, azken joerak eskaintzen baititu edukietan eta tresna digitaletan. Gainera, Guía Repsol berriak jende eta bidaiari mota guztientzako gomendioak, planak, ibilbideak eta informazioa eskaintzen ditu.

-Soles Guía Repsolek Espainiako jatetxe onenen lana eta ibilbidea aitortzen ditu, direla dagoneko sendoak diren jatetxeak edo hasten ari diren ekintzaile berriak.

Guía Repsolek 40 urteko ibilbidea ospatuko du 1979an lehen aldiz argitaratu zenetik, eta Gala batez egingo du hori, Soles Guía Repsolen banaketa egiteko. Repsolek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, 2021 arte Soles Guía Repsol banaketa-ospakizuna Euskadin egin dadin. Ekitaldira Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua bertaratuko da Ernesto Gasco Donostiako alkarteorde eta zinegotziarekin batera, eta Guía Repsoletik, berriz, Juan Navarro Komunikazioko zuzendaria eta María Ritter Guía Repsoleko zuzendaria izango dira.

Banaketa Gala Tabakaleran egingo da hurrengo otsailaren 25ean, eta Estatuko jatetxe onenak sarituko ditugu, haien lanaren eta ibilbidearen omenez.

Berrogei urte ez dira urte gutxi eta, horregatik, hain zuzen, ospakizun honetarako aukeratutako kokapena ez da kasualitatea. Donostia aukeratuz, Guía Repsolek sustraiak omendu nahi izan ditu, haren sustraiak eta sukaldaritza berriarenak, hiri honetan sortu baitzen hura jite berritzaile batez, betiko errezetak nabarmenduz, galduta zeudenak, eta hasieratik produktuen benetakotasunaren alde eginez.

Berrikuntzaren marka duen tradizioa da. Printzipio horiek bete-betean daude indarrean artean ere, eta Guía Repsolek eutsi egin die bere filosofian bere ibilbideko lau hamarkadetan. 2019an, Guíak bere irudia berrituko du, baina hasieratik ezagun duen bikaintasunaren eta kalitatearen aldeko konpromisoaz.

Ezagutu eskaintza berri guztiak: www.guiarepsol.com.

Aplikazioen inguruko argibideetarako, klikatu hemen.