Oraingo Geldialdirako, 40 enpresatako 1.500 langile baino gehiago kontratatu dira 450.000 lanordu egiteko.
Geldialdian aurreikusitako lan guzti-guztiak segurtasunari lehentasun osoa emanez egin dira, izan ere, horretan parte hartu duten langile guztiek Geldialdiari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso dute.
Geldialdi berri hau, Petronorrek hasiera-hasieratik defendatzen duen etengabeko berrikuntzaren aldeko politikaren isla da. Horrela, Geldialdiak iraun duen bi hilabeteetan, 33 milioi euro inbertitu ditu ekoizpen-instalazioen mantentze eta eguneratze lanak egiteko, eta beste 19 milioi ekipoetan hobekuntza teknologikoak inplementatzeko.
Petronorren geldialdiak etengabeko berritze eta hobekuntzarako prozesuak dira, findegiari eraginkorragoa izaten laguntzen diotenak. Oraingo honetan, partikulen jarioa murrizten ere lagundu diote FCC unitatean inplementatutako berrikuntzei esker.
Prentsa oharra, hemen.