Petronor Futbol Kanpusak bere hamargarren edizioa amaitu du, zeinetan 5 eta 13 urte bitarteko 137 txikik parte hartu dute (128 mutil eta 9 neska).
Beti bezala kanpusa bi txandetan banatu da. Lehena goizez egin da, ekainaren 24etik 28ra, Mortueroko zelaian (Las Karreras), 53 txikien partaidetzaz. Bigarrena, goizez eta arratsaldez garatu da, uztailaren 1etik 12ra, El Maleconeko instalazioetan (Muskiz), eta 84 umek hartu dute parte.
Muskiz (61), Abanto-Zierbena (49), Zierbena (5), Sopuerta (7), Bilbo (3), Sestao (1), Portugalete (1), Barakaldo (1), Sodupe (1), Kantabria (6) eta Madril (1) zein Palentziatik (1) etorritako ume hauek, lehiarik gabeko giroan, futbolaz ikasi eta disfrutatu dute.
Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izan dute: trebetasun txapelketak, penalti txandak, punteria lehiaketak etab.