Petronor babesle nagusietako duela, jardunaldian MITEFen “Bilbao” atal berriaren eta hau osatuko duten pertsonen aurkezpen ofiziala egin zen. Pertsona horien artean dago Oscar Villanueva, Petronor Innovacioneko Ezagutzaren Transferentziaren arloko koordinatzailea. Gainera, MITen irakasle dabilen Anthony Brian-en hitzaldia, 4 adituren arteko eztabaida-panela eta startupen arteko lehiaketa antolatu ziren. Horren guztiaren bitartez, eztabaida sortu nahi izan da 4.0 Industriari atxikitako erronka eta aukerei buruz eta energia eta mugikortasunaren arloko erabilerei buruz, Bilboren ekintzailetza gaitasuna indartzeaz gain.
Arratsaldez, jardunaldiak Petronorren findegian jarraitu zuen, eta bertan, Anthony Brian irakasleak berrikuntzari buruzko beste hitzaldi bat eman zuen. Eta gauean, Guggenheim Museoan antolatu zen amaierako galan, sariak banatu ziren proiektuak aurkeztu zituzten startupen artean.
MIT Enterprise Forum delakoa Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeari atxikitako profesionalak bildu eta mundu osoan 25 zentro baino gehiago dituen erakunde globala da. Orain, Estatuan duen MIT Enterprise Forum Spain izeneko ordezkaritzak egoitza berria inauguratu du Bilbon, teknologia, ekintzailetza eta berrikuntza zabaltzen jarraitzeko.