Adrián eta Urtzi izan dira 8.5eko batez besteko nota gainditu duten bi ikasle bakarrak, José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatuak eta José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak gaur, bere esfortzuagatik, eman dioten saria jasotzeko baldintza. “Guretzat pozgarria da ikasleei beren ibilbidean laguntzea”, azpimarratu du Zudairek.
Adrianek, Petronorren deialdiko bekadun gisa, 800 euroko bonusa jaso du, eta Urtzik, Repsol Fundazioaren bekadun gisa, 300 eurokoa. “Bonus honek aurrera jarraitzeko aukera ematen digu”, esan du Adrianek. Urtzik, berriz, eskerrak eman dizkie Petronorri eta Repsol Fundazioari, “horrelako ekimenekin aurrera jarraitzeko aukera ematen digutelako eta eskertuta sentitzen gara”.
Zorionak bioi!
Bideoa, hemen.