Fair Saturday Fundazioak sustatutako ikuskizuna da Fair Saturdayren inaugurazio ekitaldia, eta BBCren “The last night of the Proms” formatuan oinarrituta dago. Musikaren lan aipagarri ugariz osatua dago, ikuskizunak ikus-entzunezko errekurtso handiz lagunduta egongo da eta publiko guztientzako da. Ikusleek, ikuskizunaren parte izateko aukera izango dute momentu ezberdinetan zehar, jardunaldi bizia, zirraragarria eta berritzailea sortuz.
Bilboko Udal Musika Bandak interpretatuko ditu jardunaldiko musika piezak, Bilboko eta Bizkaiko talde ezagunenak biltzen dituen 1.000 pertsona baino gehiagoz osaturiko abesbatza batez lagunduta. Marta Ubieta edo Mikeldi Atxalandabaso nazioartean ezagunak diren bakarlariek parte hartuko dute, baita Urko kantautoreak ere. Era berean, Zea Mays izango da talde gonbidatuetako bat, bere kantu ospetsuenetako batzuei buruzko bertsio berriak eginez.
Fair Saturdayren nazioarteko joerari jarraituz, Estatuko eta nazioarteko beste leku batzuetako artista gonbidatuek joko dute lehen aldiz inaugurazio ekitaldian.
Ekitaldi honetan parte hartzen duten artistek eta kultura-erakundeek beren aukerako gizarte-proiektua lagunduko dute. Ekitaldiak ekar ditzakeen irabaziak Fair Saturday Fundazioak bultzatutako “Barrera Ikusezinak” programara bideratuko dira. Programa horren bidez, bazterketa-arriskuan dauden haurrei zuzendutako arte-azterlanak finantzatzen dira, Bilbon.
Bideoa, hemen.