Petronorrek 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu azaroaren 29an Miribillako Bilbao Arenan izango den Fair Saturdayren inaugurazio ekitaldira joateko. Parte hartzeko ezinbestekoa da Abanto-Zierbenan, Muskizen edo Zierbenan erroldatuta egotea.
2018ko edizioaren arrakastaren ondoren, Fair Saturday 2019ko inaugurazio ekitaldian Bilboko eta Bizkaiko artista zein kultura erakunde ugari izango dira, eta 1.000 pertsona baino gehiago eszenatokian bilduz. Zea Mays talde bilbotarra eta Urko kantautore historikoa artista gonbidatuak izango dira. Orain arte ezagutzen ez diren bertsioak eta beren lan ezagunenak interpretatuko dituzte, orkestra eta koru batekin batera.
Zozketa datorren asteartean, azaroaren 26an, amaituko da. Egun horretan bertan, irabazleen izenen berri emango da webgunean, eta zorioneko pertsonekin harremanetan jarriko gara, telefonoz. Haiekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu, ordezkoen zerrendako hurrengoei deituko diegu.
Parte hartu, hemen.