ONCE Euskadik Ekonomia Sozialaren Saria eskaini dio Petronorri, bere 2019ko Sari Solidarioen barruan, administrazioko zein ingeniaritza kimikoko eta industrialeko arloetan desgaitasun desberdinak dituzten pertsonak laneratzeko duen konpromisoagatik, eta desgaitasunen bat duten gazteentzako unibertsitate-gazteak lan-mundura hurbiltzea sustatzen duen “No te rindas nuca” delako Enplegu Egitasmoan laguntzeagatik.
ONCE Euskadiren 2019ko Sari Solidarioak gizarte bateratzaile baten alde egitea, eta bai erakunde zein gizabanakoentzat eredugarraiak izatea bultzatzen dute.
Petronorrez gainera, Astigarragako Harituz elkartearen “Indarkeria sexistaren aurkako matazak”, Olga Grande kazetariak Euskadiko Cadena Ser-en zuzendutako “Generación Z” podcat-a, Mikel Ruiz Bizkaiko Caritaseko zuzendari ohia eta Bilboko Udala ere sarituak izan dira.
2019ko Sari Solidarioen emanaldia abenduaren 4an izango da, arratsaldeko 19.00tan, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan antolatuko den ekitaldian.