Ekimenaren harira, aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzea xede duen enpresa honen lursailen beheko aldean, zenbait berotegi instalatu behar izan dituzte baratzeko laboreetarako, baita oilategi bat eta bestelako instalazio osagarriak ere, natur ingurunearen balioa aitortu eta ingurumen-hezkuntza zein kontsumo arduratsuaren aldeko jarrerak sustatzeko asmoz.
Jarduera berri honen bideragarritasuna bermatzeko, kontsumo iraunkorraren aldeko taldea eratuko da langileen eta senitartekoen artean, ikastetxeak, saltokiak zein nekazaritza ekologikoarekin eta gastronomia-ohitura osasungarriekin kontzientziatuta dauden kolektiboak ere barne hartuz.
Inaugurazio ekitaldian Repsol Fundazioko Cristina Tejero eta Dolores Zamarra eta Petronorreko Raquel Maria Ayuso izan ziren.