Ibil aitzindaria izan zen birkarga-sareen hedapenean eta mugikortasun elektrikoa bultzatzen jarraituko du erreferente teknologiko eta industrial bezala, sozietatearen jarduera Repsol eta hirugarrenen azpiegituren instalaziora eta eragiketara bideratuz.
Akordio honen ondoren, Repsolen birkarga-sare publikoak 230 gune baino gehiago izango ditu, Espainiako mota honetako azpiegiturarik garrantzitsuenetakoa osatuz. Horietarik, 35 birkarga-gune karga azkarrekoak dira, konpainiaren hornitegietan kokatutakoak, eta Repsol birkarga elektrikoaren arlo honetako buru bihurtu dute. Konpainiak, halaber, Ibilek enpresei nahiz partikularrei instalatu dizkien 1.000 terminal operatuko ditu.
Horiei gehitu behar zaizkie Iberiar Penintsulako birkarga ultra-azkarreko lehenengo bi guneak. Horietako bat Petronorren Ugaldebietako (Abanto-Zierbena) hornitegian kokatuta dago eta 400na kW ere bana ditzaketen lau terminal ditu, Europako potentzia handieneko birkarga-guneetako bat delarik.