Epidemia baten aurrean prestatzea gizarte osoak partekatu beharreko erantzukizuna da. “Funtsezkotzat” jotzen diren sektoreei atxikita dauden enpresetan, are beharrezkoagoa da ezohiko neurriak hartzea jarraitutasuna ziurtatzeko, herrialdeko jardueren funtzionamendu normalerako “azpiegitura estrategikoak” mantendu eta horien operatibitatea bermatu ahal izateko.
Une honetan 1. alerta mailan dago findegia eta ez dago egiaztatuko kasurik, ezta kasu susmagarririk ere. Baina Petronorrek Jarraitutasun Plana egin eta onartu du, larrialdi-batzorde batek koordinatuta, eta epidemiaren bilakaeraren adierazle batzuk ezarri ditu, eragiketaren jarraipenerako kritikoak diren jarduerak identifikatzeaz gain, beste neurri batzuen artean.
Hartutako neurriei buruzko informazio guztia, hemen.