Egunotan langileei bidalitako barneko gutun batean Imazek dio mundua “aurrekaririk gabeko izaera eta ondorioak” dituen krisia jasaten ari dela, baina ziur dago uneotako zailtasunak gaindituko direla.
“Beharrezko baliabide guztiak jartzen jarraituko dugu gure lankideak eta horien familiak ahalik eta gehien babesteko, baita gure bezeroak eta laguntzaileak ere”, dio Europa Press agentziak ezagutzera emandako gutunean.
Hala, gogorarazten du Batzorde Exekutibo osoa egunero biltzen dela egoeraren nondik norakoak eta ondorioak gertutik jarraitzeko eta konpainiak osatu duen COVID-19aren Koordinazio Batzordearen lana babesteko
Josu Jon Imazen irudiko, honako pandemia honen efektuek desafio berriak dakartzate. “Sektore energetikoak aldaketa berriak izango ditu gizarte globalarenekin bat eginda eta batuta jakingo dugu guzti horiei aurre egiten, zuen guztion ekarpenarekin, eta baita bezero, bazkide, hornitzaile, akziodun eta ordezkari sindikalenekin”, bere berbetan.
Repsol Taldeko enplegatuen artean gaixotasunak zuzenean edo euren gertukoen arteko norbaiten bidez jotakoei mezua bidaltzen die aldi berean Imazek: “Besarkadarik samurrena bidaltzen dizuet eta guztion izenean laster senda zaitezten opa dizuet”.
Azkenik, “esker on sentituena” helarazten die enplegatuetako bakoitzari eta guztiei, Repsol Taldeko jendeari, “eta bereziki krisi honen kudeaketan zeregin kritikoak burutzen ari zaretenoi, zerbitzu medikuetako profesionaletatik hasi eta gure instalazio eta negozioetan egunero lanean zabiltzatenotara arte”.