Petroliotik deribatutako produktuen eskaeraren jaitsiera handiak, jarduera ekonomikoaren eta bereziki mugikortasunaren geldialdiaren ondorio, biltegiratzeen asetasunarekin batera, Gordin 2 lerroa (Visbreaking-a barne) geraraztera behartu du Petronor merkatuaren baldintzak hobetu arte.
Pandemiaren hasieratik, honek gehien kaltetu dituen sektoreetakoa fintzearena izan arren, Petronorren helburua gehienezko aktibitateari eustea izan da eta enpleguan eta/edo soldatetan eragin dezaketen neurriak saihestea.
Merkatuaren depresio egoerak jarraitzen duenez, Petronorrek azkenean bere destilazio unitate bietako bat geratzea erabaki du, eta formazio plan bati ekitea, etorkizun hurbilean arlo eta disziplina anitzagoetan pertsonal prestatuagoa izateko. Guztia lehiakortasun, produktibitate eta segurtasun handiagoaren eta ingurumenaren alde.
Egoera honi ahal den bitartean eutsiko zaio eta eskaeraren gorakadak baldintzatuta.