Webguneak izandako 92.405 bisitek islatzen dutenez, opera zale askok etxetik gozatu dute Bilboko Elkarteak denboraldi ezberdinetan programatutako lirikako zortzi izenburutaz: Txaikovskiren Eugene Onegin, Verdiren Rigoletto, Dvořák-en Rusalka, Pucciniren La Bohème, Britten-en Billy Budd, Beethovenen Fidelio, Bizeten Les pêcheurs de perles eta Donizettiren Lucia di Lammermoor.
Bost izan dira txikienek momentuz online gozatu ahal izan dituzten eta oraindik badituzten ABAO Txikiaren denboraldietako izenburuak: Txanozuritxu, Txanogorritxuren historia ezagunean oinarrituta euskaraz sortutako opera, Perrault-en Katu botaduna eta Grimm anaien Jostun txiki ausarta ipuin ahaztezinak, Dickensen Gabonetako Ipuina klasikoa eta Ni fú ni fa sostenido original eta dibertigarria.