José Ignacio Zudaire Petronorreko Harreman Instituzionaletako buruak nabarmendu zuen edizio hau egite hutsa arrakasta dela, “jarraitzeko guztion gogoaren eta ahaleginaren fruitu eta nahi dugun normaltasunaren isla den neurrian”. Gehitu zuenez, “arrauna talde-lanaren, batasunaren eta lankidetzaren sinboloa da, eta are gehiago pandemiaren eraginez bizi dugun hain etapa zail honetan”.
José Luis Herrero, talde galipoaren presidenteak, antolatzaileen nahia aurreratu zuen dagokion agintaritzak ezarritako segurtasun protokolo guztiak betetzeko; eta iragarri zuen, tamalez, erabilera publikoko ohiko eremuak mugatu beharko direla, kirolariek soilik erabil ditzaketen pribatutasun eremuak mantentzeko konpromisoa hartuta. “Aurton –adierazi zuen– gomendagarria izango da estropadaz telebista bidez gozatzea”.
Azkenik, Zierbenako alkate Iñigo Ortuzarrek gogorarazi zuen estropada antolatzea biziki garrantzitsua dela 1.500 biztanle eskas dituen herriarentzat; nabarmentzekoa dela Zierbena Arraun Taldeak ACT ligan parte hartzea, eta guzti horrek “Zierbenaren aldeko eragina duela”. “Onenak irabaz dezala, hau da, Zierbenak”, opa izan zuen alkatea amaitzeko.