Sara Aagesen Energiaren Estatu idazkaria eta Raul Blanco Industriako idazkari nagusia, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin batera, Petronor bisitatu dute gaur. Haiekin izan dira Emiliano Lopez Atxurra konpainiako presidentea eta Pepe Luque kontseilari delegatua.
Bisitaren helburua Petronor hidrogenoaren ekonomiaren eta ekonomia zirkularraren arloan garatzen ari den proiektuak eta etorkizuneko planak bertatik bertara ezagutzea izan da.
Petronorrek konpromiso sendoa du deskarbonizazioarekin, 2050ean zero isurpen garbiko enpresa izateko erabakiarekin, eta Europan finketa sektorearen eraldaketan liderra izan nahi du, hiru bektoretan oinarritutako findegi iraunkorra lortzeko: energia-eraginkortasuna eta digitalizazioa, hidrogenoa eta erregai sintetikoak, eta ekonomia zirkularra.
Proiektu hauen garapena aukera bikaina da Euskadin Petronorretik harago doan garapen tekno-industriala sortzeko, modu esanguratsuan industria-sarea berreskuratzen lagunduko duen palanka izan daitekeena.
Bideoa, hemen.