Petronorrek Lanbide Heziketarako beka programa berria abian jarri du, Lanbide Heziketako ikasketak Abanto-Zierbenako, Muskizko eta Zierbenako udalerrietako gazteen artean sustatzeko asmoz. 2020-2021 ikasturtean 17 beka eskainiko dira.
17 bekak Erdi Mailako Heziketa Zikloetarako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetarako dira, espezialitate jakin batzuetan, eta bakoitza 800€-koa izango da. Aipatzekoa da, aurten Energia Berriztagarrietako GMHZ berria sartu dela bekak lortzeko espezialitateen artean.
Konpainiak ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko Konpainiak ezarritako politikaren arabera, beken %10 egoera horretan dauden ikasleentzat izango dira. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, egindako ahalegina saritzeko, betiere 8,5eko batez besteko nota gainditzen badute.
Interesa duten ikasleek izena eman ahal izango dute becasfp.petronor.com webgunean, gaurtik aurrera eta 2020ko urriaren 31ra arte.