2021eko Joerei buruzko Foroan izandako parte-hartzean, Imazek argi utzi du Europak “desindustrializazioaren joerari buelta eman” behar diola. Gainera, haren esanetan, osasun-krisiaren eraginak “ageri-agerian utzi du industriak herrialde batentzat duen garrantzia. Etorkizuneko industriaren alde egitea, honelako egoeretan herrialdea ez kolapsatzearen alde egitea da”, esan du.
Horregatik, Imazek garrantzitsutzat jo du deskarbonizazioari ekitea, eta Petronor kide duen Repsol Taldeak deskarbonizazioaren alde egin duen apustu sendoa gogoratu du, izan ere, aurten konpainiak inbertsioen % 30 bideratuko du sorkuntza berriztagarriko proiektuetara. Nolanahi ere, “herrialdearen gaitasun teknologikoak eta industrialak” oinarritzat har daitezela eskatu du.
Bestalde, Repsoleko kontseilari delegatuak beren-beregi nabarmendu du telelanak hartu duen garrantzia, pandemiak eragindako konfinamenduan aurrera egin ahal izateko, baina haren iritziz, telelanarekin “ezin da horrela jarraitu, hilgarria baita berrikuntzarentzat, lantalde guztientzat eta esperientziak partekatzeko ahaleginarentzat”.