Muskiz, azken urtean etxebizitzaren prezioa gehien igo den Euskadiko udalerria

Koronabirusaren krisiak higiezinen merkatuari ere eragin dio, baina ez modu berean herri guztietan. Pisos.com etxebizitza-atariaren arabera, Ortuellan etxebizitzen prezioak % 15 ere egin du behera azken urtean, baina Muskizen % 20,38ko igoera metatua izan du. Metro koadroaren prezioa 1.928 eurokoa da, iazko irailean baino 320 euro garestiagoa. Hauxe da Euskadin gertatu den igoerarik handiena, eta Estatuko laugarrena.

Egia esanda, igoera nabarmen arindu da azken hiruhilekoan, % 2,94an finkatu delarik, baina hala eta guztiz ere, igoera 320 eurotik gorakoa izan da, eta urtetik urterako gorakada Bilbokoa (% 4,12; 2.479 euro) baino handiagoa izan da.

Pisos.com atariko azterlanen arloko zuzendari Ferran Fontek adierazi duenez, gorabehera horiek ohikoak dira egungoa bezalako ziurgabetasun-egoeretan. Higiezinen balioaren igoera horien aldean, Estatuan beheranzko joera nabarmentzen ari da, eta haren esanetan, joera hori oraindik indartsu dauden herrietara ere iritsiko da.