Repsol Gidak eta Audiblek bat egin dute podcastetan eduki turistiko eta gastronomikoak zabaltzeko

“Hiriak 48 ordutan” ekimenaren bitartez, erabiltzaileek Estatuko 40 hiri izango dituzte eskuragarri, audio-formatuan. Argazkia: Repsol Gida.
Repsol Gidak “Hiriak 48 ordutan” deritzen podcastak zabalduko ditu Audible.es webgunearen bitartez. Estatuko hiri nagusietarako bidaia-gida horietan, ibilbiderik onenak aurkitu eta tokian tokiko kulturaz, gastronomiaz zein aisialdiaz gozatzeko planei buruzko informazioa eskuratu ahal izango da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak eta Iruñea dira audio formatuan eskuragarri dauden 40 hirietako batzuk.

Podcast horiek 20 minututik beherako laburpen bikaina eskaintzen dute dagokien hiriei buruz eta beharrezko osagai guztiak bildu dituzte audio formatu arrakastatsua izan daitezen: informazio erabilgarria duen eduki erraza, bidaiariak hiri haietan sentiarazteko moduko esperientzien bitartez, eta bi egunetan hiri horiez gozatzeko behar den informazio guzti-guztia.

Audible.es 2020ko urriaren 1ean hasi zen jardunean eta espainierazko audioliburuen hautaketarik zabalena eskaintzen du. Hileko harpidetza baten bidez, lehen mailako aktoreek egindako narrazioez eta podcast esklusiboen hautaketa mugagabeaz gozatzeko aukera ematen du, Repsol Gidaren eduki turistiko eta gastronomiko nabarmenak barne.

Ondorengo hilabeteotan, Repsol Gidak sustapen esklusiboak eta zozketak egingo ditu bere kanal guzti-guztietan; hala nola, Audiblez gozatzeko harpidetzak edota erregai-txartelak lortzeko aukera, Waylet deritzon Repsolen aplikazioaren bitartez.

Horrez gain, Repsol Gidaren webgunean eta sare sozialetan, erabiltzaileek plan eta gomendio gehiago eskuratu, Espainia osoko herri eta txokoak arakatu edota sukaldaritzaren arloko izen berriak aurkitu ahal izango dituzte.