Manu Álvarez, María Teresa Franco, Eva Domaika, Roberto Urkitza, Alberto Surio, Víctor Goñi eta Joseba Arruti kazetariek, zuzenbidean doktorea den Juan José Álvarezek, Ignacio Marco-Gardoqui ekonomialari eta abokatuak, Izaskun Sáez de la Fuente Zientzia Politiko zein Soziologian doktoreak eta Galo Bilbao filosofo eta Teologian doktoreak idatzitako kontakizun hauek gai ezberdinen errepasoa egiten dute, hala nola momentuko testuinguru sozioekonomikoarena, gure ekonomian utzitako ondorioena edo-ta eragindako kalte ekonomikoarena. Guzti hori indarkeriak kolpatutako pertsonengan eta familiengan izandako inpaktu itzela baztertu gabe, horrek nolabait euren bizitzak betiko aldatu zituelako. Eurenak eta guztionak.
50 urte baino gehiagoz bizitakoa eta horrek gure egungo gizartean dituen ondorioak ulertzen laguntzeko liburu hau Interneten bidez eros daiteke, formatu fisiko eta digitalean, nazioarte mailan ezagunenak diren liburuak saltzen dituzten denden webguneetan.