José Ignacio Zudairek gogora ekarri du “aldaketa normatiboek eta erregulaziokoek, dagokien garapen teknologikoaren batera, kontsumitzaileei autokontsumorako aukera berriak ematen” dizkietela, “euren energia sortu eta kudeatzeko gaitasun handiagoa izateko”. Zudairek azpimarratu du helburua “deskarbonizazio prozesuan aurrera egitea” dela eta, aldi berean, “euren faktura energetikoa jaistea”.
Beste batzuren artean, topaketak aukera eman dio Iñigo Cobelo EDINOReko (Petronorren filiala) negozio-garapeneko zuzendariari plan berriak aurkezteko trantsizio energetikoaren eskema berrian eta “autokontsumo partekatuari” begira sortzen diren aukerei buruz.
Oso labur, planak energia sortzea aurreikusten du teilatuetan edo eraikin urbanoetako estalkietan jarritako ekipamenduetan, Edinorrek egindako inbertsioei esker eta 500 metro inguruko auzo-eremuan partekatu nahi duten kontsumitzaile guztiei begira.
Adibide gisa, Iñigo Cobelok daborduko errealitate diren bi egitasmo garrantzitsu aipatu ditu: bata Athletic Clubarekin lankidetza-akordioa sinatu izana, San Mamesen instalazioak jartzeko, eta bestea Bilboko Gotzaitegiarekin egindakoa, Derioko seminarioaren eraikina ardatz hartuta energia elektrikoa zabaltzekoa.
Amaitzeko, Zudairek laburbildu du “kontsumitzailea bezero aktiboa” izango dela: “Ez du ordaindu bakarrik egiten, sortu, kudeatu eta partekatu ere egiten du”.