López Atxurrak PSCko diputatu Alicia Romerorekin, Francesc Trillas ekonomilariarekin eta Marc Murtra inbertsorearekin batera parte hartu zuen, eta adierazi zuenez Administrazioak argi izan behar du “gobernantza ona” ezin dela zerbait ausazkoa izan baizik eta horretara derrigortuta dagoela. Bere aburuz, gainera, gobernantza on horrek ez du gehiago gastatzea eragin behar “modu eraginkorrean baizik”.
Abian dago “balore-katearen birmoldatze bat”, iritzi zion, eta testuinguru horretan ezin izango dira bazterrean utzi ez politika industrial bat ez teknologiaren aldeko apustu argi bat. “Ez naiz ari enpresa pribatuen gihartze finantzarioaz, edo sektore zaharkituak publizitatzeaz, baizik eta egitasmoak partekatzeaz, publikoa modernizatzeko beharretik. Hori da gainditu gabeko ikasgaia, zein lehentasuni ekin behar dion jakin dezala”, erantsi zuen López Atxurrak.
Azkenik, Petronorreko presidenteak azpimarratu zuen aldaketa klimatikoari Europako Batasunetik trantsizio energetikoaren aldeko apustutik heldu nahi zaiola, eta hau hiriari lotuta doala: “Energia eta hiria lotuta doaz eta, beraz, trantsizio energetikoa trantsizio eta eraldaketa urbanoa da”.