Petronorrek jakinarazi du gaurtik aurrera, abenduak 10, AK3 Alkilazio Unitatea (3. Planta) abian jartzeko prozesua hasiko dela, programatutako mantentze-lanak amaitu ostean. Abiarazteko prozesuak abenduaren 19ra arte iraungo duela uste da.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.