Petronorrek Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du

Juan Diego Edinorren kontseilari delegatua, Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, prentsaurrekoan.
Petronorrek, Edinor filialaren bidez, Gipuzkoako tokiko lehen energia-komunitatean parte hartuko du, eta Zumarragako 200 etxek energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkeago izateko aukera izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak sustatutako ekimenaren helburua lurraldeko energia-mendekotasuna murriztea, energia berriztagarrien erabilera sustatzea eta autokontsumoa bultzatzea da.

Zumarragako Udalak Izazpiko kantxa balioaniztunen estalkiaren lagapena egingo du eguzki-plakak instalatzeko. Izazpiko estalkiak 1.500 metro koadroko azalera eskaintzeko du, 25 urterako plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Aurreikusita dago 150 kW-ko instalazioa egitea eta 500 m-ko erradioan dauden Zumarragako 200 etxebizitza eta saltoki energia berdez hornitzea autokontsumoko erregimenean. Energia erkidego horretan parte hartuz, etxe edo saltoki bakoitzak urtean %20 inguru aurreztuko du, gutxi gorabehera, argiaren fakturan. Onura ekonomikoaz gain, ekimen honek ingurumen onura oso positiboa du, instalazioaren balio bizitzan zehar atmosferara 860 tona CO2 isurtzea saihestuko baitu.

Proiektua lankidetza-eredu publiko eta pribatu batean garatuko da, eta Edinorrek, Petronorren filiala, parte hartuko du. Energia-trantsizioko proiektuen artean, Tokiko Energia Komunitateak bultzatu eta garatuko ditu hiri-eremuetan.