Repsoleko presidenteak iragarri du konpainiak 30 proiektu aurkeztu dituela Next Geraneration europar funtsetara, 5.959 milioi euroko guztizko inbertsioa tarteko, teknologia, deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra, kalitateko enpleguaren sorkuntza eta lurralde-oreka konbinatuz. Horien artean, hidrogeno berriztagarriaren inguruko zortzi proiektu daude, ekonomia zirkularreko bederatzi proiektu, sorkuntza berriztagarriko lau, energia banatu eta mugikortasun elektrikoko zortzi eta eraldaketa digitalerako azpiegiturari ekiteko proiektu bat.
Antonio Brufauren hitzetan, elektrifikazioa eta berriztagarriak izango dira etorkizuneko protagonista nagusiak, baina bioerregaiak, erregai sintetikoak, hidrogenoa eta CO2aren atzipena eta biltegiratzea ere ezinbestekoak izango dira.
Akziodunen aurreko hitzaldian, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak errepaso bat eman dio konpainiak iazko ekitaldian izandako ibilbideari, izan ere, Repsolek testuinguruaren zailtasunei sendotasunez erantzun eta aurrera egin zuen 2050ean zero isurpen garbi duen konpainia bihurtzeko konpromisoarekin, datozen urteotako eraldaketa markatuko duen Plan Estrategiko berri baten bitartez.
18.300 milioi euroko guztizko inbertsioa tarteko, 2021-2025eko Plan Estrategikoak “deskarbonizazioan aurrera egiteko helburuarekin uztartu du, zero isurketa garbien alde egiten ari garen bidaiaren barruan, inbertsio-proposamen errentagarri, erakargarri eta baliozkoa izateko asmoa”, betiere “akziodunen artean ordainsariak banatzearen aldeko konpromiso frogatuaren ildotik”, adierazi du Imazek.
Beste hainbat proposamenen artean, Batzarrak 0,30 euro garbiko dibidendua onartu du akzio bakoitzeko 2020ko etekinen kargura, eta beste 0,30 euro garbi banatuko du akzio bakoitzeko 2021eko ekitaldiari dagokion ohiko konturako ordainketaren barruan.
Batzar Nagusiak aldeko botoa eman dio Manuel Manrique, Mariano Marzo, Isabel Torremocha eta Luis Suárez de Lezo berriz ere kontseilaritzat aukeratzeari eta aukerakidetasunez eta berrautaketaz Rene Dauan kontseilari izendatu izana berretsi du. Era berean, Aurora Catá kontseilari izendatzea ere onartu du.