Asensiok azpimarratu duenez, “Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Proiektua, BH2C, garapen teknologikoari eta energia zein ekonomia ereduaren aldaketari lagunduko dion ekimena da, energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak bezalako sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egiteko”.
Bere aldetik, López Atxurrak Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza eskertu du, “lidergoa izatea partekatzea eta elkarlanean aritzea esan nahi duelako”. Petronorreko presidentearen hitzetan, “akordio hau ez da marketin-sua, baizik eta trantsizio energetikoaren aldeko estrategia komun bat gauzatzea, iraunkortasunarekin, ekonomia zirkularrarekin, mugikortasunarekin, neutraltasun teknologikoarekin eta hiri-hondakinen balorazioarekin lotuta, zero emisio garbiak lortzeko helburuz”.
Ekitaldian Mónica Pedreira Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariak eta José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridorearen koordinatzaileak parte hartu dute.
Prentsa oharra, hemen.