Frontoiaren estalkiak 160 metro koadroko azalera du, 25 urterako 90 plaka fotovoltaikoak instalatzeko. Aurreikusita dago 30 kW-ko instalazioa egitea eta 500 m-ko erradioan dauden Larraulgo 50 etxebizitza eta saltoki energia berdez hornitzea autokontsumoko erregimenean. TEK horretan parte hartuz, etxe edo saltoki bakoitzak urtean % 20inguru aurreztuko du, gutxi gorabehera, argiaren fakturan.
José Ignacio Asensiok nabarmendu du horrelako ekimenak bultzatu eta erraztu behar direla, autokontsumoa, mendekotasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko, trantsizio energetiko bidezko batera iristeko bidean: “Energia-komunitateek energia berriztagarrien erabileran oinarritutako eredu jasangarria bultzatzen dute, kontsumitzaileentzako aurrezkia adierazten dute eta energia-pobreziari aurre egiteko tresna eraginkorra dira”.
Juan Diegok adierazi duenez, “Larraulgo TEK-n parte hartzen dutenek, beren udalerrian energia jasangarria sortzen laguntzeaz gain, autokontsumo partekatuko erregimenean egingo dute, beti faktura elektrikoan sartzen diren bidesarien eta karguen kostuak aurrezteko.”
Proiektu hori lankidetza-eredu publiko eta pribatu batean garatuko da, eta Edinor, Energía Distribuida del Norte S.A.k parte hartuko du. Energia-trantsizioko proiektuen artean, TEK-k bultzatu eta garatuko ditu hiri-eremuetan. Lehen udalerriko TEK duela bi aste abiatu zen Zumarragan.
Larraulgo TEK-ren webgunea, hemen.