Energyear Mediterránea 2021 ekitaldia berriztagarrien sektoreko erreferentziazkoa da, sektoreak Espainian dituen etorkizuna, erronkak eta aukerak aztertzen dituena; eta honakoan apirilaren 21 eta 22an egin da Madrilen formatu hibridoan, aurrez-aurrekoan eta on-linean. Halaber, hidrogeno berdeaz mintzatzeko ekitaldi sorta izan du oraingoan, horren inguruan sortzen den industriaren abiapuntu eta topaketa-gune izateko sortua.
Azken honetan hartu zuen parte atzo arratsaldean Matilde García Echevarríak, zehazki kasu praktikoen eta esperientzia errealen inguruko mahai-inguruan, eta han Hidrogenoaren Euskal Korridorea izan zuen aztergai. Nabarmendu zuenez, “egitasmo integratzailea da, hidrogenoaren balio-kate osoan ekimenak dituena, lankidetza publiko-pribatu handikoa, enpresen, zentru teknologikoen eta unibertsitateen artean, ez bakarrik proiektu honen abiapuntu den Euskal Autonomia Erkidegoan, baizik eta maila nazionalean”.
Garcíak Korridorearen “garapen teknologiko industrial handia” azpimarratu zuen, eta horren eraginez “bektore energetiko honen garapena” ahalbidetuko dela “neutraltasun klimatikoaren helburuetan lagunduz, aldi berean industriaren lehiakortasuna indartuta”.