Hala, ibilbide horretan 2010ean Ibil sortu zela azpimarratu zuen, ibilgailu elektrikoaren birkargarako zerbitzu bezala, aldi berean segurtasuna, erosotasuna eta karga abiadura handiagoak bermatzen dituzten azpiegitura eta sistemak sortuta. 2020an Edinor abiatu zen, Petronorren eskumendekoa, tokiko energia komunitateak (TEK) garatzera bideratutakoa, eta kontsumitzaile/hiritarrak protagonistatzat dituena merkatu energetiko aurreratu, iraunkor eta solidarioenetan. Edinorrek komunitate energetikoak bultzatzen ditu inguru urbano, industrial, nekazal giroetako eta hezkuntzakoetan.
Bide horretako urratsik garrantzitsuenetakoa, orain arte, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen sorrera izan da, duela bi hilabete. Horren bitartez Euskadin errotutako hidrogenoaren ekosistema sortzen da, sektore energetikoan, industrialean, erresidentzialean eta mugikortasunarenean deskarbonizazioan urratsak egitea ahalbidetzen duena.
Gainera, Unzuetak nabarmendu zuen Petronorrek, Bizkaiko hiriburuko Udalarekin batera, SUM Bilbao antolatzen duela, mugikortasun iraunkorreko kongresua, lehen edizioa 2019ko otsailean egin zuena eta hurrengoa aurtengo urriaren 6 eta 7rako iragarrita daukana, hiru ardatzekin: trantsizio energetikoa, gobernantza eta finantzazioa, eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza.
Bideoa, hemen.