Somorrostro Irakas-guneko Automobilgintza zikloetako ikasle zein irakasle taldeak Berrikuntza saria, I. faseko lehen saria (proiektuaren aurkezpena eta defentsa) eta azken sailkapenean hirugarren postua lortu zuen, joan den larunbatean, Bilboko Itsas Museoaren aurrean, Tknikak antolatutako EUSKELEC ibilgailu elektrikoen lasterketaren IV. edizioan.
Oraingo honetan, LHko 19 ikastetxek parte hartu zuten proban, eta, lehen aldiz, Euskaditik kanpoko ordezkariak izan ziren; Aragoiko zentro bat eta hiru kotxerekin izan ziren Kantabriako beste zentro bi, hain zuzen ere. Guztiek hartu zuten parte egunean zehar egin ziren probetan: balaztatzea, azelerazioa, slalom-a eta erresistentziaren azken proba.
Euskelec lehiaketa honetan lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu eta eraikitzen dute, oinarri eragile komun baten gainean (motorra, motorren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa oinarritzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoaren bidez.