Petronorrek eta Athletic Club-ek ibilgailu elektrikoen 23 errekarga puntu abiarazi dituzte klubaren instalazioetan. Ekimen hau erakunde biek 2020ko ekainean sinatutako lankidetza akordioaren baitakoa da, Athletic-en aldetik kontsumo energetiko iraunkorragoa bultzatzea bilatzen duena modu horretan bertako energia %100 berriztagarriaren sorreran oinarritutako ereduari esker Euskadiko lehen talde %100 berde bihurtzeko.
Aliantzaren ardatzetako bat Athletic Club-en instalazioetan eguzki plakak jartzea da, San Mamesetik hasita, LaLiga-ko autokontsumo sistema handienetakoa izateraino.
Entitate bien arteko akordioaren beste ardatzetakoa Athletic Club-en langile, jokalari, bazkide eta zaleen artean mugikortasun elektrikoa sustatzea da. Hala, guztira errekarga elektrikoko 23 puntu jarri dira. San Mamesen eta Lezaman daude eta 41 ibilgailu har ditzakete.
Petronorrek eta Athletic Club-ek energiaren deskarbonizaziora begirako euren konpromisoa berresten dute honela. Gainera, Athletic Club %100 Iraunkorra egitasmoak efizientzia energetikoaren VII edizioko A3e sari berezia jaso du.