José Ignacio Zudaire, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen koordinatzaile gisa, honela kalifikatu du proiektua: “Heldua, 80 enpresak partekatua, orain Europan jokatzen ari dena, Champions-en, eta Petronor-Repsol taldeak 2050ean emisioetan neutroa izateko hartutako konpromisotik sortutakoa”. Next Generation funts europarrak Korridorearen proiektuen “azeleragailu” bezala definitu ditu, eta horien artean, hidrogeno berriztagarria sortzeko erabiliko den elektrolizatzaile planta nabarmendu du, “erregai hori aurrera doa, elektrizitatearekin deskarbonizatu ezin diren enpresak daudelako”.
Enpleguari dagokionez, “gainbeheran doan sektorea” dutela ziurtatu du, “ez dugu jada erregai fosilik nahi, eta, beraz, alderdi hori murrizten joango gara eta beste proiektu batzuk sortuko ditugu dauzkagun lanpostuei eusteko”, gaineratuz.
Elkarrizketa osoa, hemen.