San Fidel Ikastolak Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea hartuko du

Urko Duarte San Fidel Ikastolako zuzendaria, Goizane Laiseka ikastolako Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatua.
-TEK San Fidel deitua, energia komunitateak 200 eguzki-plaka izango ditu, inguruko 150 etxebizitza eta saltokiri energia berriztagarria kontsumitzea eta faktura elektrikoa murriztea ahalbidetuko dizkietenak.

-TEK San Fidel-ek urtero 885 tona CO2 isurtzea eragotziko du, 25 urtez CO2 xurgatzen duten 3.500 zuhaitz landatzearen pare.

Gernika-Lumok eguzki-energia komunitatea izango du San Fidel Ikastolari esker. Hezkuntza zentroak 200 eguzki-plaka jarriko ditu bere estalkian, erabiltzaileei energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortzea, kontsumitzea eta partekatzea ahalbidetuko dizkietenak. TEK San Fidel deitutakoak inguruko 150 etxebizitza eta saltoki hornituko ditu energia berriztagarriz, eta, gainera, hileroko faktura merkatzea ahalbidetuko die.

TEK San Fidel-ek lorpen bikoitza gauzatzen du: batetik, Gernika-Lumoko lehen eguzki-energia komunitatea izango da eta, bestetik, San Fidel Ikastola tokiko energia komunitatea osatzen duen lehen Ikastola bihurtuko du. Beraz, ikastetxe honek bultzatzen du ekimena, tokiko deskarbonizaziorako jarduerak biltzen dituen Edinor Petronorren eskumendekoaren laguntzaz, trantsizio energetikoko bere egitasmoen artean udal mailan Tokiko Energia Komunitateak (TEK) sustatu eta garatzea duenarenaz. Egitasmoa Urko Duarte San Fidel Ikastolako zuzendariak eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak aurkeztu dute gaur.

Ikastetxean egingo den instalazioak 600 m2 izango ditu, eta 200 plaka fotovoltaiko.  Instalazio honek, eguzki-energiako 90 kW-koak, bere inguruan 500 metrora dauden 150 etxebizitza energia berdez hornituko ditu autokontsumo erregimenean.

San Fidel Ikastolaren ekimen honek udalerriarentzat izango dituen ingurumen mailako abantailak nabarmenak dira, 885 tonako CO2 isurien murrizketa dakarrelako, 25 urtez CO2 xurgatzen duten 3.500 zuhaitz landatzeak adina.

Ingurumen mailako onurez gain, TEK San Fidel-en parte hartzen dutenek euren faktura elektrikoa murrizten dela ikusiko dute. Izan ere, energia komunitate honetan parte hartzeak urtero faktura elektrikoaren murrizketa ekarriko du, plaketatik kontsumitzen den energia, etxebizitza bateko kontsumoaren %25 inguru, fakturatik deskontatzen baita, eta, gainera, ez baita horrengatik ez bidesaririk ez kargu elektrikorik ordaintzen. %25 honi dagokionez, TEK San Fidel-eko bazkideak autonomoak izango dira, energia eurena izango balitz bezala delako eta ez dagoelako merkatuko prezioen gorabeheretara lotuta. Hornidura bermatzen da eta 25 urtera hel daitekeen epe bateko prezioa bermatzen da, hori baita plaken balio-bizitza.

TEK San Fidel-ek 90.000 euro inguruko inbertsioa du eta ingurumen zein maila sozial eta ekonomikoko onurak eman nahi ditu bere bazkideentzat eta inguruarentzat, Gernika-Lumo udalerri iraunkorragoa izan dadin maila ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan. Testuinguru honetan, bai tokiko energia komunitateek zein Gernika-Lumon aurkeztutakoa bezalako instalazioak, trantsizio energetikorako aldaketa azkartzea ahalbidetzen dute. Honakoan bultzatzen ari den eredua deskarbonizazioaren kontzeptuan oinarritzen da alde batetik, sorkuntza fosilean oinarritutako energia astiro-astiro bazter uztea errazten duelako; eta deszentralizazioarenean bestetik, 0 km-ko energia sortzea ardatz hartuta, ingurumeneko inpaktua eta produkzio gune handietatik energia garraiatzeko beharrak eragindako efizientzia galera gutxituz.

Eredu berriaren hirugarren ardatza demokratizazioa da, honekin erabiltzaile eta kontsumitzaileek merkatu elektrikoan protagonismo handiagoa hartzen dutelako, bai energia berriztagarrien lorpenean, kontsumoan eta biltegiratzean, eta nahitaez maila sozial eta hiritarrenean ere jazo behar den trantsizio energetikoan parte hartuta ere.

Zer da TEK bat?

TEK deitutako tokiko energia komunitateek hiritarrei ingurumenarekiko alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa eskaintzen diete energia berriztagarriaren kontsumoan. TEK-ak eguzki-plakak jartzen ditu udalerriko eraikinetako estalkietan auzokideek eta saltokiek kontsumitzen duten energia elektrikoaren %25 sortzeko, eta gainerako %75 merkatuko preziorik onenetara sarbidea ematen dien jatorri berriztagarriko energiaren erosketa bateratuarekin osatzen da.

TEK batean parte hartzea erabakitzen duten auzokideek faktura elektrikoa murrizten zaiela ikusten dute, plaketatik kontsumitzen duten energia deskontatzen delako, energia autonomía handiagoa dute, euren etxebizitzetan plakak jarriko balituzte bezala delako, eta energia %100 berriztagarria kontsumitzen dute, atmosferara CO2 tonen isurketa eragozten delako. Eta guzti hori euren etxebizitzetan inolako instalaziorik egin behar gabe, eta hornikuntza elektrikoa une oro bermatuta.

TEK bat bidea da 0 km-ko energia berriztagarria sortu, kontsumitu eta partekatzeko, ingurumen mailan zein sozialean eta ekonomikoan udalerriaren iraunkortasunari mesede eginez. Hala, Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuei laguntzen zaie, “hiriak eta hiri-kokaguneak inklusiboak, erresilienteak eta iraunkorrak izan daitezen” sustatzen dutenez.

Edinorri buruz

Edinor-ek,  %100 Petronorren eskumendekoak, trantsizio energetikoko bere jarduera guztiak biltzen dituenak, energia kontsumoan alternatiba iraunkor eta errespetuzkoa eskaintzen die hiritarrei Tokiko Energia Komunitateen (TEK) bidez. Egitasmo hauetan Edinor arduratzen da guztiaz: espazioak identifikatzen ditu, instalazioa egitea eta sustatzea gainbegiratzen du, legeztatzea eta abiaraztea, egitasmoarentzat finantzazioa eta laguntzak errazten ditu, TEKaren kudeaketa babesten du eta energiaren erosketa bateratuan aholkatzen du. Bere ereduak, halaber, inguruaren garapena eta kalitatezko enpleguaren sorrera errazten du, tokiko hornitzaileek parte hartzea dakarrelako instalazioa gauzatzeko eta beronen mantenua egiteko.

San Fidel Ikastolari buruz

San Fidel Ikastola Elizbarrutiko Ikastetxeak Sareko eta EIBko (Eusko Ikastolen Batza) ikastetxea da, hezkuntza egitasmo osoa eskaintzen duena 0tik 18 urtera bitartean eta euskaraz soilik (D eredua). Helburu nagusia pertsonak hezitzea eta oraingo zein etorkizuneko erronketarako prestatzea da, eta ondorioz baita ingurumenarekin konprometitzeko ere. San Fidel Ikastolako hezkuntza-komunitate osoa batzen duen konpromiso hau inguru guztira eraman nahi dute berau hobetzeko asmoz. Horretarako eta ikaslegoak komunitate berde bat zer den barrutik bizi dezan, estalkiko teilatua TEK San Fidel sortzeko uzten dute, Gernika-Lumoko herritarren onurarako energia iraunkorreko komunitatea.

Gainera, Ikastolako ardatz estrategikoetako bat 2030 Agendaren egitasmoa denez eta Europatik ezartzen dizkiguten ingurumeneko jarraibidekin bat eginez, zerbait egin nahi dute planeta “sanoagoa” uzteko datozen belaunaldiei. San Fidel Ikastolan hortik joko dute eta konpromisoa hartu dute garapen iraunkorreko helburuetako bakoitzari euren aletxoa jartzeko. Azkenik, GIHei (Garapen Iraunkorreko Helburuak) dagokienez, TEK San Fidel honek ez ditu bakarrik 11.enarekin lotzen, Hiri eta Komunitate Iraunkorrak, baizik eta herriari begira gauzak ondo egitearen adibide modura jartzen ditu eta, nola ez, baita ikasleei begira ere, Kalitatezko Heziketa ematen zaien aldetik (GIH4) eta energia Ekonomikoki Eskuragarria eta Ez Kutsagarria izan daitekeela (GIH7) ikusaraziz.

ww.teksanfidel.eus