“Trantsizio energetikoak politika industrial eta teknologikoa behar du”

Emiliano López Atxurra Trantsizio Energetikoko Mintegi Iraunkorreko hasierako ponentzian.
“Estatuko politika industrial eta teknologiko bat izatea, tresna egokiekin eta epe luzeko ikuspegiarekin”, izan behar da helburua, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak Santiagoko Unibertsitateak eta Galiziako Xuntak antolatutako Trantsizio Energetikoko Mintegi Iraunkorreko hasierako ponentzian esan zuenez.

Atxurraren hitzetan,  “aldaketa klimatikoaren aurreko kezkak desafioari ikuspegi global eta koherente batetik erantzuteko beharra dakar, non isuri netoak, arkitektura fiskala, berrindustrializazioa eta lurralde iraunkortasuna, berrikuntzarekin eta garapen teknologikoarekin batera, irtenbideen muinean dauden”.

Petronorreko presidentearen ustez,  “aldaketa klimatikoa birsortze tekno industriala da, nazioarteko lankidetza eta, zehatzago, gure auzokide afrikarrekin; indar politikoa da aldaketa klimatikoari buruz europar zuzenbidea lurraldetik harago eragiteko. Azkenean, iraunkortasuna eta kohesioa da zentzurik zabalenean. Aldaketa klimatikoaren ideia nagusia ez da elektrifikazio zakar bat, baizik eta garapen teknologikoa eta iraunkortasuna zentzurik zabalenean”.