Bihar, abenduak 14, asteartea, OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) eta Petronorrek “Guillermo Tell” umeentzako operari buruzko hitzaldia eskainiko dute Muskizen. Gainera, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatuko dira.
Hitzaldia Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan antolatuko da, arratsaldeko 19:00etan, eta “Guillermo Tell” umeentzako operari buruzkoa izango da, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko dena.
Hitzaldirako sarrera librea izango da eta Petronorrek, musika bihurturiko amets eta erronkez osaturiko istorio honekin hunkitzeko, 50 sarrera banatuko ditu bertaratutako guztien artean.