Somorrostrok Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren sari nagusia jaso du

Javier Laisecak Jokin Bildarratzen eskutik jaso zuen saria.
Somorrostro Prestakuntza Zentroak Euskaliten sari nagusia jaso du, Gizartearen arloan, egindako Kudeaketa Aurreratuagatik. Javier Laiseca irakas-gunearen zuzendariak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren eskutik jaso zuen saria, atzo Bilboko Euskalduna Jauregian izandako ekitaldian.

Sari honek kudeaketa-praktiketan aurreratuen dauden eta interes-talde guztien, bezeroen, langileen, akziodunen eta, oro har, gizartearen gogobetetasun orekatua bilatzen duten erakundeak saritzen ditu. Somorrostro FZ-ak urrezko A saria jaso zuen iaz.

Somorrostro FZ-az gain, beste 4 erakundek lortu dute sari nagusia: Ormazabal y Cía, Bezeroen arloan, Elika Fundazioa eta Santa Maria Ikastetxea, Pertsonen arloan, eta Igualatorio Mediko Kirurgikoa, Estrategian. Urrezko eta brontzezko A sariak ere banatu ziren, oraingoan ez ziren zilarrezkoak izan. Guztira 21 erakundek jaso zituzten atzo Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren sariak.

Euskalit erakundeak emandako aitorpen hauek Euskadiko enpresek, hezkuntza-zentroek, osasun-zentroek eta beste erakunde batzuek lortu ditzakete, kudeaketa praktiketan garapen edo aurrerapen maila jakin bat erakusten badute.