Petronor-Repsoleko 16 langilek, bere senideekin batera, parte hartu zuten larunbatean Repsol Fundazioak eta Petronorrek Pobeñan (Muskiz) antolatutako ingurumen-boluntariotzako jardunaldi batean, bertako basoa ekologikoki leheneratzeko, eukalipto-landaketa produktiboa zegoen 4.430 m2-ko lursail batean.
Guztira 269 zuhaitz eta zuhaixka landatu ziren, bertako espezieenak, ziurtatuak eta tokiko mintegietan ekoiztuak. Era berean, babes-sistema bat jarri zen, landareen bideragarritasuna bermatzeko eta untxiek, orkatzek eta beste animalia batzuek jan ez ditzaten.
Repsol Fundazioak eta Petronorrek jardunaldia antolatu zuten, basoetan, ingurumenean eta landa-garapenean espezializatutako Sylvestris gizarte-enpresarekin lankidetzan, ingurumenarekiko errespetuan sentsibilizatzeko eta hura hobetzen laguntzeko; klima-aldaketa leuntzeko, inguru hurbilenean baliabide naturalak balioetsiz; baso autoktonoa ekologikoki lehengoratzeko; eta baso-zuhaitzak landatzen eta bertako espezieak bereizten ikasteko, besteak beste.