Etenaldiari probetxu gehien ateratzen dioten sektoreak ostalaritza eta ostatuak dira, errentako etxebizitzak zein ostatu-etxeak. Baina badira Petronorren etenaldi teknikoaren eragina sumatzen duten beste zerbitzu batzuk, hala nola, pertsonen garraioa, burdingintza industriala edota garraiatzeko eta jasotzeko makineria.
Ildo horretan, Abanto-Zierbenan taxilari dabilen Luis Ángel Rodríguezek dioenez, etenaldia dagoenean, “% 30etik gorako hazkundea izan ohi dugu lanean. Horrenbeste langile etortzea funtsezkoa da gure sektorearentzat. Etenaldian, 4-6 bidaia ere egin ditzakegu findegitik. Petronorrekin zerikusia duen guztia oso-oso garrantzitsua da guretzat”.
Gainera, Luis Ángelen esanetan, horren inpaktuak industriagunearen ingurune osoari eragiten dio: “Muskizen, goizeko 5etatik mugimendua ikus daiteke nonahi, jendea kafetegietan gosaltzen, gero kontratatutako langileak inguruko jatetxeren batera eramaten dituzten autobusak… ostalaritzan izugarri nabaritzen da”.
“Oso argi daukat etenaldiak eragin positiboa duela ingurunean, maila ekonomikoan ere bai”, adierazi du taxilari abantoarrak.