Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, apirilak 8, FCC Unitatea, honi lotutako unitateak, 3. Plantako galdara bat eta G2 Desulfurazio Unitatea abian jarriko direla.
Abiarazteak irauten duen artean, ezarritako segurtasun-prozedurak jarraituko dira. Hala ere, daitekeena da lantzean behin zuziren baten garra gehitzea, unitateetan ur-lurruna agertzea eta unitate hauetatik hurbil noizean behin zarata izatea.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei