Ikasleek -30 gizon eta 4 emakume- prestakuntza teorikoa eta praktikoa jasoko dute, formatu dualean, eta ondoren sei hilabeterako kontratatuak izango dira ikastaroaren maila guztiak gaindituz gero. Gainera, horrela, lan-poltsa bat osatuko da.
Somorrostro Prestakuntza Zentroan egindako ekitaldian, Petronorreko Pertsonen, Antolakuntza, Harreman Instituzionalen eta Ekonomia eta Finantza saileko zuzendari José Ignacio Zudairek azpimarratu du “konpainiak etorkizuna izateko talentua duten pertsonak behar” dituela eta, horretarako, Somorrostro Prestakuntza Zentroa “oso aliatu garrantzitsua” dela, “Petronorren ‘Lezama’ gisakoa”. Azkenik, zorionak eman dizkie hautatutako ikasle guztiei, eta aukera handi baten aurrean daudela jakin dezaten eskatu die.
Javier Laiseka Somorrostro Hezkuntza Zentroko zuzendariak eskaera horretan sakondu du, eta ikasleei galdegin die ikastaroa balia dezatela bikaintasuna lortzeko: “Garrantzitsua da zuen onena emateko gai izatea, eta guri ere gauza bera exijitzea eskatzen dizuegu”.
Azkenik, ikastaroa gidatuko duten tutore eta koordinatzaileen aurkezpen formalaren eta prestakuntza ereduaren azalpenaren aurretik, Antonio Lorenzo Petronorreko Ekoizpen zuzendariak ikasleei eskatu die euren prestakuntza-ibilbidean “lan egin” dezatela, ikastaroan ikasiko dutena “oso garrantzitsua” baita Petrornorren jarduerarako.